[Vaasa 2023] Finlandiako formakuntza ereduaren berri jasotzen

Joan den maiatzean, Basogintza eta Lorezaintza zikloko gure sei irakasle Finlandiako LHko ikastetxeen errealitatea ezagutzen aritu ziren. Bisitaturiko zentroa YA! Yrkesakademin i Österbotten Finlandian suedieraz hitz egiten den eremuan kokatua dago, mendebaldeko kostaldean.
Olatz, Katrin, Ion, Isusko, Inma e Ibon, baso baten kudeaketa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, bai eta bertako baserri bateko behien purinekin biogasa nola sortzen duten ikusi zuten.

Horrelako esperientziek primerako aukera dira gure irakasleei EAEn ematen diren metodologia pedagogikoak eta EBko beste eremu batzuetan ematen direnak ezagutzeko eta alderatzeko, eta haien prestakuntza-gaitasunak hobetzeko ErasmusPLUS egitasmoa lehen mailako tresna da.

To top