Lorezaintza eta loradendaren sektorean lan egin nahi duzu edo zure gaitasun profesionalak hobetu nahi dituzu? Lorezaintza eta Loradendako D Graduaren baitan dagoen prestakuntza hau langabeei zein lanean ari diren pertsonei zuzenduta dago. Bertan, berdeguneen mantentze- eta kudeaketa-lanei buruzko ezagutzak eskuratu edo eguneratu ahal izango dituzu.
Ikastaroan zehar, lorategiak, parkeak eta beste berdegune batzuk diseinatzen, sortzen, kontserbatzen eta hobetzen ikasiko duzu, prestakuntza teorikoa eta praktikoa uztartuz. Edukien artean daude lurzoruaren prestaketa, landaketa-teknikak, ureztaketa-sistemen instalazioa eta mantentze-lanak, baita tresna eta makineria espezializatuaren erabilera segurua ere.
Gainera, prestakuntzak ingurumenarekiko errespetua eta berdeguneen kudeaketan jasangarritasun-irizpideen aplikazioa sustatzen ditu, zure jarduera profesionala modu arduratsu eta eraginkorrean garatzeko prestatuz.
Egutegia: 2026ko urriaren 1etik – 2027ko ekainaren 3ra
| Ikasgaiak | Orduak |
| Agronomiaren oinarriak | 198 |
| Trakzioko tresneria eta lantegia | 132 |
| Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak | 99 |
| Lorategien eta berdeguneen ezarpena | 198 |
| Lorategiak eta berdeguneak mantentzea eta hobetzea | 210 |
| Laneko arriskuen prebentzioa | 30 |
| Total | 867 |
Baldintza hauetako bat betetzea eskatzen da
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo horren baliokidea izatea sartzeko.
- Erdi-mailako zikloetan sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifiko bat gainditu izana.
- Erdi-mailako zikloetara sartzeko proba bat gainditu izana.
- Oinarrizko teknikariaren titulua izatea.
- 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria izatea.
- Unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana 25 urtetik gorakoentzat eta/edo 45 urtetik gorakoentzat.
- • 3.mailako oinarrizko gaitasunak egiaztatzea, otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
- Dagokion prestakuntza probetxuz egiteko beharrezkoak diren funtsezko konpetentziak egiaztatzea.
- 2. mailako ziurtagiri profesionala (C gradua) izatea.
- Egin beharreko eskaintzan jasotako gaitasun-ziurtagiria (B maila) izatea.
- Lanbide-arlo bereko 1. mailako ziurtagiri profesionala izatea.
Prestakuntza hau amaitutakoan, honako arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:
- Barruko zein kanpoko lorategiak eta berdeguneak instalatzen, mantentzen eta hobetzen dituzten enpresa publiko eta pribatuetan.
- Lorezaintzako zure enpresa propioa sortu eta jarduera profesionala modu autonomoan garatzen.
- Era berean, indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzak betez eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeriarekin bat etorriz, produktu fitosanitarioekin tratamenduak egiteko gaitasuna eskuratuko duzu.
Ikasketekin jarraitzeko aukerak
Prestakuntza hau amaitu ondoren, honako ikasketa hauek egin ahal izango dituzu:
- Lorezaintza eta Loradendako Erdi Mailako Heziketa Zikloa (D Gradua), 5 lanbide-modulu baliozkotuta izango dituzula.
- Edozein lanbide-arlotako 2. mailako Ziurtagiri Profesionala (C Gradua).
- Lanbide-arlo bereko 3. mailako Ziurtagiri Profesionala (C Gradua), lorezaintzaren eta berdeguneen sektorean espezializatzen jarraitzeko.
Matrikulazio prozedura eta egutegia.
- Aurrematrikula: irailaren 22 arte.
- Onartuen zerrendaren argitalpena: irailaren 23a.
- Matrikulazioa: irailaren 24-25-28-29.
Plaza hutsik geratzen badira, izena emateko epea 2027ko azaroaren 9ra arte egongo da zabalik.
Familia: Nekazaritza
Iraupena: 867 o.
Eredua: Gazteleraz
Ordutegia: Goizez, 08:15-14:45