Zenbat ziklo aukeratu ditzazket aurrematrikulan?
Nahi adina. Berez, zure lehentasunen araberako hainbat aukera aukeratzea aholkatzen dizugu. ADI! AURREMATRIKULA ZURE LEHENENGO AUKERA GISA AUKERATU DUZUN ESKOLAN EGIN BEHAR DUZU SOILIK, eta aurrematrikula eskaeran zure 2. eta 3. aukerak aukeratu ondoren. AURREMATRIKULA IKASTETXE BAKARREAN AURKEZTU DEZAKEZU SOILIK. Ziklo berbera eskainiko duten beste ikastetxeak ere aukeratu ditzazkezu, baita EAEko beste herrialdetako ikastetxeetan eskaintzen badira ere. Hezkuntza eskaintzaren berri hemen kontsultatu dezakezu.
Ziklo berbera hizkuntza eredu zein txanda ezberdinetan eskaintzen bada, denak aukeratu ditzazket?
Zikloak hainbat hizkuntza eredu baditu, zure lehentasunen arabera ahal dituzun guztiak aukeratu ditzazun aholkatzen dizugu. Horrela eginda, nahi duzun zikloan onartua izateko aukera gehiago izango dituzu.
Zenbat plaza daude zikloko?
Berez, 25 eskaintzen dira baina gutxiago eskaini ahal daitezke ikasle errepikatzailerik balego.
Onarpen kupoak egon badaudela, zer esan nahi du?
Eskatzaileen sarbide jatorriaren arabera plazak esleitzen direla esan nahi du:
Ziklo Ertainak: %65 DBHko ikaslegoa / %20 Oinarrizko LHko ikaslegoa / %15 besteak.
Goi Zikloak: %60 batxilergoko ikaslegoa / %20 Z. Ertainetako ikaslegoa / %20 besteak.
Hainbat sarbide aukeratu al ditzazket, adibidez, batxilergotik eta ziklo ertain batetik goi ziklo batetara ? Nola jakin dezaket zein den niretzako onuragarriagoa?
Ez. Sarbide bakarra aukeratu dezakezu soilik. Sarbide bakoitza zenbat hautagaiek aukeratuko duten jakitea ez dakigunez, zaila da jakitea ze sarbide aukeratuta izango duzun onartua izateko aukera gehiago.
Nire lehenengo aukeran ez banaute aukeratzen, ¿aukeratu ditudan beste aukeretan onartua izateko aukerarik ba al dut?
Bai. Horregatik aholkatzen dizugu hainbat aukera aukeratzea. Programak, ikaslegoaren bataz besteko notaren arabera sailkatzen ditu hautagaiak, zure lehentasunen arabera. Zure lehenengo aukeran sartuko ez bazina, bigarrenerako bataz bestekoa egingo dizu. Bigarrengoan sartuko ez bazina, hirugarrenerako eta horrela jarraian zure aukera guztiekin.
Aurreinskripzioan ezarri dudan lehentasuna aldatu dezaket?
Bai. Baina maiatzaren 26ra arte soilik.
Beste norbaitek nire izenean egin al dezake aurreinskripzioa?
Bai, baina horretarako zuk sinatutako baimena eta beharrezko dokumentazioa ekarri beharko lituzke.
Adingabekoa naiz. ¿Nik egin al dezaket aurrematrikula?
Ez. Zure ama, aita edo tutoreak egin beharko du. Beraiek sinatutako baimena osatu dezakete eta beraien NAN kopia batekin zuk zure kasa egin dezakezu.
Aurrematrikula osatzerakoan azterketak amaitzeke baditut edo ziurtagiri akademikoa ez badut, zer gertatzen da?
Aurrematrikula dagokion datetan egin behar duzu, baina ekainaren 30era arteko epea duzu falta zaizun dokumentazioa guregana ekartzeko.
Onartutakoen zerrenda non ikuskatu dezaket?
Aurreinskripzioa osatu duzun ikastetxean. ikasgunea.eus atarian izena emanda onartuta zauden ikastetxea ikuskatu dezakezu. Berez, derrigorrezkoa da webgune honetan izena ematea.
Behin behineko zerrenda atera da eta onartuta nago. Matrikulatzerik badut?
EZ. Behin betiko zerrenda ikuskatu dezazun EZINBESTEKOA da.
Behin betiko zerrenda atera da eta onartuta nago. Matrikulatzerik badut?
BAI. Zein ikastetxetan zauden onartua ikuskatu ezazu eta matrikula osatzeko behar duzun dokumentazioaz informatu zaitez. Onartuta zauden zikloan matrikula osatu ezean, plaza galduko duzu.
Nire 4. aukeran onartua izan naiz. Beste aukeretan ba al dut oraindik aukerarik?
BAI. Horren aurretik ezarri dituzun aukeretan soilik, 1., 2. eta 3. aukeretan. 4. aukeraren atzetik dijoaztenak bertan behera geratu dira, aurretik gogoko gisa aukeratutako batean onaartua izan zarela ulertzen baita.
Nire 4. aukeran onartua izan naiz.. ¿Horretan matrikulatuko naiz edo horren aurretik dauden beste aukerengatik deituko nauten itxarongo dut?
Ezarritako datetan matrikulatu beharko duzu, horren ezean plaza galduko duzu. Nola nahi ere, zure aurreko 1., 2. eta 3. aukeretan itxaron zerrendan darraizu eta horietan plazarik libratuko balitz, urriaren 15era arte zikloz aldatzeko aukera izango zenuke. Beste ikastetxeekin harremanetan jarri zaitez eta itxaron zerrendan geratuko diren ikasleekin harremanetan jarriko diren galdetuiezu.
Nire 1. aukeran onartua izan naiz baina 2.a interesatzen zait.
Berez, zure 2. aukeran plazarik ez balego, ez duzu aukerarik.. Matrikulazio epearen ondoren plaza librerik balego, bai. Interesatzen zaizun aukeraren ikastetxera deitu ezazu informazioa jasotzeko.
Ez naute onartu nire aukeretan. Zer egin dezaket?
Zure interesekoak diren eskoletara deitu ezazu eta ze zikloetan plaza libreak dituzten galdetu ezazu.
Itxaron zerrendarik ba al da?
Gure ikastetxean bai. Beste ikastetxeeek libre dituzten plazak nola kudeatzen dituzten jakiteko jarri zaitez beraiekin harremanetan.
Aurrematrikula epea gainditu zait ¿zer egin dezaket?
derio @ nekaderio.eus helbidera interesatzen zaizun zikloaren berri emanaz mezua bidali ezazu. Epez kanpoko zerrendan sartuko zaitugu. Plaza librerik geratuko balitz, urriaren 15era arte dehitu ahalko genizuke. Beste ikastetxeetan, zure interesekoa denera deitu eta informatu zaitez.
Matrikulazio epea gainditu zait. Zer egin dezaket?
Dagokizun epean matrikulazioa osatzen ez baduzu, plazari uko egiten diozula ulertuko dugu eta galdu egingo duzu itxaron zerrenda balego. Eskolara deitu ezazu plaza horretan interesa duzula adierazteko, nahiz eta lehentasunik ez duzun izango. Plazarik libratuko balitz, eskolatik horren berri jakinaraziko dizugu.
Ze ziurtagiri behar dut?
Kontsultatu ezazu hemen behar duzun informazio guztia.
Adin txikikoa naiz, nik matrikula gauzatu dezaket?
Ez. Zure gurasoek edo tutoreek egin beharko dute ezinbestean. Sinaturiko baimen honekin eta beraien NAN fotokopia batekin zerorrek aurkeztu dezakezu.
Beste pertsona batek nire ordez matrikulatu al nezake?
Bai, baina horretarako idatzizko baimen hau eta eskatutako dokumentazio guztia ekarri beharko dituzu.
Non osatu dezaket matrikulazioa?
Eskolako idazkaritzan.
Matrikulatu egin naiz baina jada ez dut interesik, nire eskaera bertan behera utzi dezaket?
Bai. Idatziz eskatu beharko duzu (bertaratuta edo email bidez) eta bertan utzi zenuen dokumentazioa jasotzera etorri beharko duzu.
Noiz eta nola eskatu dezaket moduloen konbalidazioa?
Ikastetxeko idazkaritzan eskatu behar duzu, urtero adierazitako epean (normalean ikasturte hasieran). 1. ikasturteko moduloetarako eskatu dezakezu soilik konbalidazioa, horietan matrikulaturik baizaude. 2. mailakoak, 2. mailan eskatu beharko dira. Modulua konbalidatu dezakezula frogatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu (espediente akademikoa, First ziurtagiria…). Zure konbalidazioaren behin betiko erantzun ofiziala jaso ezean, eskolara joan beharra daukazu.
Modulo baten konbalidazio eskaera osatu dut. Klasera joan beharra al daukat?
Bai. Konbalidazioa onartu dizutela ofizialki komunikatu ezean, joan beharra daukazu.
45 urte baino gehiago ditut ¿ingeleraz salbuetsita al nago?
Bai.
Noiz gauzatu dezaket matrikula?
Eskolako idazkaritzan horretarako ezarrita dagoen epe mugan. (Ekainaren 12tik 30era).
Ze dokumentu behar dut?
NANaren fotokopia. Gaindituta edo gainditzeke dituzun moduloak jakitea ezinbestekoa da matrikula egin dezazun.
Aurrematrikula epea gainditu zait ¿zer egin dezaket?
Ahalik eta lasterren deitu ezazu eskolara garaiz zauden jakiteko.
Adin txikikoa naiz. Nik egin al dezaket aurrematrikula?
Ez. Zure ama, aita edo tutoreak egin beharko du. Beraiek sinatutako baimena osatu dezakete eta beraien NAN kopia batekin zuk zure kasa egin dezakezu.
Beste norbaitek nire izenean egin al dezake aurreinskripzioa?
Bai, baina horretarako zuk sinatutako baimena eta beharrezko dokumentazioa ekarri beharko lituzke.
Noiz eta nola eskatu dezaket modulo baten konbalidazioa?
Eskolako idazkaritzan dagokion epean eskatu beharra daukazu, ohikoena ikasturte hasieran izaten da. 1.go mailan matrikulaturik zaudenez, maila horretako konbalidazioak eskatu ditzazkezu soilik. Bigarren mailakoak bigarrengo ikasturtean. Modulua konbalidatu dezakezula frogatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu (espediente akademikoa, First ziurtagiria…). Zure konbalidazioaren behin betiko erantzun ofiziala jaso ezean, eskolara joan beharra daukazu.
Modulo baten konbalidazio eskaera osatu dut. Klasera joan beharra al daukat?
Bai. Konbalidazioa onartu dizutela ofizialki komunikatu ezean, joan beharra daukazu.
45 urte baino gehiago ditut ¿ingeleraz salbuetsita nagoela eskatu dezaket?
Bai, jakina.
Modulo guztiak gainditu ditut Lantokiko Prestakuntza ezik. ¿Berau gainditzeko matrikulatu beharra daukat?
Bai, modulo bat da eta zure kasuan proiektuaren moduloan ere matrikulatu beharko duzu.