Matrikula 2026-27
- Eskaera onartuen, ez-onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratzea: Uztailaren 6a.
- Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztea: Uztailaren 9ko 12:00ak arte.
- Eskaera onartuen, ez-onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea: Uztailaren 13a.
Matrikula egitea:
- I. fasea: uztailaren 13tik 15era, 14:00ra bitartean.
- II. fasea: uztailaren 17an.
- III. fasea: uztailaren 21ean eta 22an.
- Ezohiko aldia: uztailaren 23 eta 24an eta irailaren 1etik urriaren 16ra bitartean.
Zerrendak Ikasgunea atarian kontsultatu ditzazkezu.
Ohiko deialdia
Esleipen-prozeduran parte hartu duten ikasleak matrikulatu ahal izango dira soilik. Hiru esleipen-fase daude:
I. eta II. faseak: Lehenengo aukeran plaza lortu dutenek soilik matrikulatuko dira.
- I. fasea: uztailaren 13tik 15eko 14:00ra bitartean.
- II. fasea: uztailaren 17a.
*Fase bakoitzaren hasieran, matrikulatzeko eskubidea duten pertsonen zerrenda sortuko da.
*Matrikula egiteko epea amaitu eta eskubide hori erabiltzen ez badute, eskubide hori galduko dute eta aparteko aldian baino ezingo dira matrikulatu.
III fasea: aurreinskripzioa egin ondoren plaza bat esleitzen zaien ikasleak matrikulatu ahal izango dira, betiere plaza libreak geratzen badira
- III fasea: uztailaren 21 eta 22.
Ezohiko deialdia
Uztailaren 23an eta 24an eta irailaren 1etik urriaren 16ra bitartean.
Uztailaren 23tik aurrera ezohiko faserako aurretiko hitzordua hartzeko aukera egongo da (94 454 14 21).
Matrikula, ikasle interesdunak edo idatziz baimendutako pertsona batek egin behar du. Deskargatu baimena.
Matrikula aurrez aurre egin behar da ikastetxeko idazkaritzan edo online (Ikasgunea) I. edo II. fasean onartua izan bazara.
Egun honetan dokumentazio hau ekarri behar da:
- NANaren fotokopia.
- Adingabeak: Familia Liburua eta Hitzarmena (zaintzaren atala soilik) banatze kasuan.
- Txartel neurriko argazki bat. Atzetik, NAN zenbakia eta izen-abizenak idatzita izango dituena.
- Eskola-aseguruaren 1,12 € ordaintzea (28 urtetik beherakoak).
- Bankuko IBAN zenbakia eta titularraren izen-abizenak.
- Dokumentazio akademiko ofiziala PAPEREAN aukeratutako sarbidearen arabera.
Ekainaren 4tik 26ra: 2. maila gauzatu behar duten ikasleek eta errepikatzaileek, azterketen emaitzak jakindakoan soilik matrikula gauzatzea izango dute.
- NANaren fotokopia.
- Eskola-aseguruaren 1,12€ ordaintzea (28 urtetik beherakoak).
- IBAN zenbakia, aurreko ikasturtearekin alderatuta zenbakia aldatzen bada soilik.
Ikasle horiek matrikula egin ahal izango dute bigarren mailara igarotzen diren ikasleen eta errepikatzaileen matrikulazio-aldia amaitzen denean, betiere dagokion taldean plaza libreak geratzen badira.
- NANaren fotokopia.
- Karnet tamainako argazkia, atzetik izen-abizenekin.
- Eskola-aseguruaren 1,12 € ordaintzea (28 urtetik beherakoak).
- IBAN zenbakia eta titularraren izen-abizenak.