Aurrematrikula – 2026-27
Ohar garrantzitsua: Lanbide Heziketako ziklo batean plazak esleitzeko prozesuan parte hartu nahi duten guztiek aurrematrikula gauzatu beharko dute.
2026ko maiatzaren 4tik 22ra
AURREZ AURREKOA: 94 454 14 21 telefonoan hitzordua eskatzea. Aurrematrikula ikasle interesdunak edo idatziz baimendutako pertsona batek egin behar du (BAIMENA).
ONLINE: IKASGUNEA
- NANa eta fotokopia
- 2015/16 ikasturtearen ondoren Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza ertainak egin dituzten ikasleek ez dute beren ikasketei buruzko dokumentaziorik aurkeztu behar.
- EAEtik at etorritakoek dagokion espediente akademikoa ekarri beharko dute.
- Desgaitasunentzako erreserba: Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo haren pareko organoak emandako ziurtagiria.
- Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzako erreserba: izaera hori ematen dion adierazpen ofiziala.
Inskripzioaren eta onarpenaren egoera kontsultatu ( Ikasgunea)