Ikastetxearen politika

CIFP Escuela Agraria Derio/Derio Nekazaritza Eskola LHIIren helburu nagusia landa garapenaren sustapenaren bidez nekazaritza formakuntza bultzatzea da.

CIFP Escuela Agraria Derio/Derio Nekazaritza Eskola LHIIn lanean dihardugunon ustez, nekazaritza formakuntza eta landa garapena bat eginda ingurumenaren babesa izan behar dute helburu nagusia.

Gure eskolaren erronka nagusia EAEko nekazaritza sektorearen profesionalizazioan gertuko partehartzea izatean datza. Horretarako nekazaritza arloko formakuntza zikloak gure tresnarik eraginkorrena direlarik formakuntza profesionala bultzatzeko.

Sektore honek, beste hamaikak bezala, “bizi guztiko formakuntza” helburu izango duten berrikuntzak, ikerketak eta teknologia berriak formakuntza esparrura jauzia egin dezaten beharrezkoa du. Zentzu horretan, esparru horretakoak diren formakuntza ekimen guztietan parte hartzen du, hala nola, Lanbideren formakuntza planak.

CIFP Escuela Agraria Derio/Derio Nekazaritza Eskola LHIIko lan taldea osatzen dugun Zuzendaritza eta langilegoa, ingurumenarekin errespetuz jokatuko duen kalitatezko zerbitzua eskaintzeko konpromezua hartzen dugu. Hori gauzatzeko UNE-EN ISO 9001:2015 kalitate araua oinarri hartzen duen Kalitate Kudeaketa Integratua (KKI) diseinatu eta indarrean jarri dugu.

Ondorioz eta kudeaketa politikaren bitartez, CIFP Escuela Agraria Derio/Derio Nekazaritza Eskola LHIIko zuzendaritzak honako konpromezu hauek babestu eta ezagutarazten ditu:

  • Gure jarduerei dagozkien arauak eta lan esparrua betearazten direla bermatzea, bai eta eskolak bolondreski atxikitzen dituenak ere, etengabeko hobekuntza helburu izango dutelarik.
  • Kudeaketa Politikaren helburuak eta asebetetze maila sistematikoki eta aldioro definitu, aztertu eta eguneratu, gure bezeroen asebetetze maila helburu nagusi gisa ezarriz.
  • CIFP Escuela Agraria Derio/ Derio Nekazaritza Eskola LHIIn lana egiten duten pertsona guztiak gure kudeaketa politikarekin bat egin dezatela ziurtatu, komunikazioa eta informazioa lehenetsiz, erakundeko kide guztiak kudeaketaren ardura bere ere egin dezaten.
  • Eskolako jarduerak sortzen duen kutsadura saihestu eta ingurumenaren zaintza eguneroko jardueran txertatu, gure eguneroko ingurumen jarduera hobetuz.
  • Gure ingurumen jarduerak identifikatu eta aztertu eta gure langilegoari beharrezko formakuntza eskaini, beraien lanpostuetan gure konpromezua islatu dadin.
  • Ingurumen araudiaz haratago joango den etengabeko hobekuntza lortzea gure erronketako bat da, horretarako urtero gure helburuak, helmugak eta programak berraztertuko ditugularik.
To top