Gure ikaslegoak makineriarekin ingurune seguru batean trebatzeko dituen zailtasunak gainditzeko asmoz jaio da NATVRSIM proiektua.
Honen zeharkako ondorio gisa, proiektuaren ezagutzen transferentzia saioa antolatu genuen aurreko ostegunean gure eskolan eta nekazaritza, basogintza eta lorezaintzako makineria ingurune seguruetan simulagailu bidez nola erabili daiteken erakusten jardun ginen guregana gerturatu ziren hamaika profesionalen, enpresa eta ikastetxeetako ordezkariei.
Osteguneko jardunaldian gurekin izan zirenen zerrenda osoa hau delarik, hurrengo urteetan ere, horrelako jardunaldiak antolatzea da asmoa, elkarren arteko ezagutza eta sinergien bidez elkarrekin ikasten eta hobetzen joan gaitezen:
GUIFOR, Zaragozako CPIFP Movera, INNOVAE, Taller Usoa Lantegia, SOiL Arquitectura del Paisaje, Neiker, AleoVitro,
Milesker guztioi guregana gerturatzeagatik!!
