HAZTEGIA, Durangaldeko baratzezaintza ekologikoan nekazaritza-testak egiteko lehen programa gurean, erreleboaren bila dago. Lehenengo testerrak, programa bete ondoren, beraien kabuz jarri dira (Zorte On!) eta pertsona berrien txanda da.
Programa honen helburua nekazaritzaren sektorean pertsona berriak sartzea da eta gehienez ere hiru urtez baratzezaintza ekologikoaren arloan enpresa-proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko leku bat eskaintzen du.
Datorren Urriaren 22an, gure eskolan, oso interesgarria izango den hitzaldi bat izango dugu:
-
- Haztegia, nekazaritza-testguneak.
- Julen Arzuaga, Durangaldea Landa Garapeneko arduraduna.
- Nerea Urrutibeaskoa, Lea Artibai Landa Garapeneko arduraduna.
- Testerraren ikuspuntua, Ander Zorrakin.
- Haztegia, nekazaritza-testguneak.
- Lekua: Derio Nekazaritza Eskola, Areto Nagusian.
- Ordua: 10:00etan
- Eguna: Urriak 22
Erdu!