Berriak

Gela digitalaren hastapenak
2023/09/21Eskolako digitalizazio proiektuetan lagungarri izateko asmoz, aterpeko eraikinaren 3. solairuan gela eroso eta egokia prestatzen amaitu berri dugu. Gela honetan ezarri dugun lehenengo baliabidea Basogintza zikloetan erabiliko dugun #JohnDeere simuladorea izan da. Horretarako, Usurbilgo Guifor Maquinaria Forestalen laguntza izan dugu. Simuladorearen azken helburua, Basogintza ziklo guztietako ikaslegoa baso lanetako eskarmentua bertan trebatzea izango da.
Gehiago irakurri
[Ikasketa-bekak] Irailaren 30ra arte online
2023/09/142023-2024 ikasturterako ikasketa bekak online eskatzeko epea irailaren 30ean amaitzen da. Bekak eskatzeko informazio osagarria Hezkuntza Saileko webgunean eskuratu dezakezu.
Gehiago irakurri
Zamudioko ikasleak gurekin
2023/06/19Gaurko egunez, gure eskolako etorkizuneko ikasleak Zamudioko herriko ikastetxetik etorri zaizkigun bisitan. Aizkorri Aranbururen eskutik gure eskolako lorategiak, negutegia, tailerra eta oilategia ezagutzearekin batera, DBH edo Batxilergoa amaitu ondoren Lanbide Heziketa formakuntza aukera eskura dutela erakutsi diegu. Etorriko al zaizkigu!!! Eskerrikasko egindako bisitagatik eta nahi duzuen arte!!
Gehiago irakurri
San Isidro JAI EGUN Zoriontsua!!
2023/05/10Maiatzaren 15a eskolako jai eguna dela kontuan izan: egun horretan eskola itxita egongo da.
Gehiago irakurri
[Gabonak 2022] Irati Astondoa gurean
2022/12/26Gabonetako oporren bezperan eskolako jaia eta hamaiketako antolatzea ohikoa izaten da gure eskolan. Aurtengo legez, Irati Astondoa herri kirolari zeanuriarra gurean izan genuen eta bere jardueraren berri eskaini zigun hitzaldian ematearekin batera, praktikatzen dituen hainbat herri kirolen erakustaldia egin zigun. Hori gutxi balitz, gure ikaslegoak ere hamaika herri kirol praktikatuz norgehiagoka jarduteko aukera izan zuen. […]
Gehiago irakurri
[Erasmus+] European Parnership in Hydroponics
2022/11/10Gaurko egunez Derio Nekazaritza Eskolan European Parnership in Hydroponics Erasmus proiektuaren kideen bisita jaso dugu. Lantaldean Europako herrialde anitzetako ordezkaritza dago, hala nola, Herbehereak (SUSP), Danimarka (Roskilde Tekniske Skolen), Suedia (NTI Gymnasiet), Belgika (EfVET) eta Euskadiri dagokionez, Tknika, Lanbide Heziketarako berrikuntzarako zentruak parte hartzen du. Tknikak antolatutako irakasleen mugikor egonaldia honetan, nazioarteko lantalde honek Derio […]
Gehiago irakurri
[RTS Roskilde] Esperientzia aberasgarriak
2022/09/23Europear Batasuneko LHko irakaslegoaren esperientzien trukaketa ekimenaren baitan, gure eskolako lorezaintza zikloko irakaslea den Urtza Sarrionandia eta Tknikako Leire Orejarekin batera aste bateko egonaldia egiten ari dira Danimarkako Roskilde Tekniske Skolen. Argazki guztiak gure fototekan
Gehiago irakurri