Maila errepikatzen duten edota 1. maila gainditzen dutenen matrikulazioa

Gogoratu 1. maila errepikatzen duten edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleak matrikula egin behar duzuela. Baita datorren ikasturtean Lantokiko prestakuntza egin behar duten 2. mailako ikasle errepikatzaileek ere (eta Proiektu-modulua goi-mailako ziklokoen kasuan).
 
Oso garrantzitsua da 1. maila errepikatuko duten ikasleok matrikula dagokion epean egitea, bestela ikasle berri batek bete lezakeen plaza galduko bailukete.
 
Matrikula egiteko epea: Ekainaren 3tik 28ra (Ez egin matrikula BEHIN BETIKO NOTAK jakin arte)
 
Matrikula aurrez aurre egin behar da. Adingabeen kasuan, gurasoek edo legezko tutoreak egin beharko dute. Eta adin nagusikoen kasuan, ezin bada eskolara etorri, beste pertsona batek egin dezake, idatzizko baimenarekin (eredu hau).
To top