
Gela digitalaren hastapenak
2023/09/21Eskolako digitalizazio proiektuetan lagungarri izateko asmoz, aterpeko eraikinaren 3. solairuan gela eroso eta egokia prestatzen amaitu berri dugu. Gela honetan ezarri dugun lehenengo baliabidea Basogintza zikloetan erabiliko dugun #JohnDeere simuladorea izan da. Horretarako, Usurbilgo Guifor Maquinaria Forestalen laguntza izan dugu. Simuladorearen azken helburua, Basogintza ziklo guztietako ikaslegoa baso lanetako eskarmentua bertan trebatzea izango da.
Gehiago irakurri
[Ikasketa-bekak] Irailaren 30ra arte online
2023/09/142023-2024 ikasturterako ikasketa bekak online eskatzeko epea irailaren 30ean amaitzen da. Bekak eskatzeko informazio osagarria Hezkuntza Saileko webgunean eskuratu dezakezu.
Gehiago irakurri
Zamudioko ikasleak gurekin
2023/06/19Gaurko egunez, gure eskolako etorkizuneko ikasleak Zamudioko herriko ikastetxetik etorri zaizkigun bisitan. Aizkorri Aranbururen eskutik gure eskolako lorategiak, negutegia, tailerra eta oilategia ezagutzearekin batera, DBH edo Batxilergoa amaitu ondoren Lanbide Heziketa formakuntza aukera eskura dutela erakutsi diegu. Etorriko al zaizkigu!!! Eskerrikasko egindako bisitagatik eta nahi duzuen arte!!
Gehiago irakurri
[Vaasa 2023] Finlandiako formakuntza ereduaren berri jasotzen
2023/06/13Joan den maiatzean, Basogintza eta Lorezaintza zikloko gure sei irakasle Finlandiako LHko ikastetxeen errealitatea ezagutzen aritu ziren. Bisitaturiko zentroa YA! Yrkesakademin i Österbotten Finlandian suedieraz hitz egiten den eremuan kokatua dago, mendebaldeko kostaldean. Olatz, Katrin, Ion, Isusko, Inma e Ibon, baso baten kudeaketa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, bai eta bertako baserri bateko behien […]
Gehiago irakurri
San Isidro JAI EGUN Zoriontsua!!
2023/05/10Maiatzaren 15a eskolako jai eguna dela kontuan izan: egun horretan eskola itxita egongo da.
Gehiago irakurri