Aurrematrikula – 2025-26


2025ko maiatzaren 5etik 23ra

AURREZ AURREKOA: 94 454 14 21 telefonoan hitzordua eskatzea. Aurrematrikula ikasle interesdunak edo idatziz baimendutako pertsona batek egin behar du (BAIMENA).

ONLINE: IKASGUNEA

  • NANa eta fotokopia
  • 2015/16 ikasturtearen ondoren Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza ertainak egin dituzten ikasleek ez dute beren ikasketei buruzko dokumentaziorik aurkeztu behar.
  • EAEtik at etorritakoek dagokion espediente akademikoa ekarri beharko dute.
  • Desgaitasunentzako erreserba: Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo haren pareko organoak emandako ziurtagiria.
  • Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzako erreserba: izaera hori ematen dion adierazpen ofiziala.

Inskripzioaren eta onarpenaren egoera kontsultatu ( Ikasgunea)

Ziklo bereko bigarren maila egiteko lehenengo maila gainditu duten ikastetxea ez den beste batean matrikulatu nahi duten ikasleek espediente akademikoa lekualdatzeko eskaera aurkeztu beharko dute, ikasketekin jarraitzeko aukeratu duten ikastetxean, bigarren mailako matrikulazio epea amaitu baino lehen.
Eskaera hau helbide honetara bidalita: idazkaria@nekaderio.eus
Dagokion heziketa-zikloa egiten ari zen ikastetxeak emandako espediente akademikoa.
To top