Kolonbiar formatzaileak gurean

2023/10/31

Atzoko egunez Kolonbiako Servicio Nacional de Aprendizaje (SENA)tik etorritako ikasle taldearekin barazki kontserbak ekoizterakoan gure obradorean esperientziak trukatzen jardun ginen. Gure eskolako Katrin eta Juleneren gidaritzapean eta Tknikako Leirerekin gure eskola ezagutzeko aukera ere izan zuten. Kolonbiako nekazaritza formakuntzaren berri izateko aukera paregabea eta plazerra izan da!!!

Gehiago irakurri

Iberflora 2023

2023/10/11

Iberflora Estatu mailan lorezainentzat gauzatzen den azokarik garrantzitsuena da eta Lorezaintza Zikloko gure ikasleek ez zuten huts egiterik Valentziako lurretara egindako irteeran. Azoka ikustearekin batera, egun hauetan Valentzia inguruko hamaika lorategi ikusteko aukera izaten ari dira, hala nola, Alacanteko Denian kokatuta dagoen Jardín de l’Albarda. Olatz, Yolanda eta Imanol irakasleekin batera izan dira.

Gehiago irakurri
To top