Titulu honen konpetentzia orokorra da lorategien eta berdeguneen proiektuak garatzea eta landare-produkzioa eta nekazaritza-produkzioa kudeatzea, eta, eginkizun horretan, lanak gainbegiratzea, erabilgarri dauden baliabide materialak eta giza baliabideak programatzea eta antolatzea, errentagarritasun ekonomikoko irizpideak aplikatzea eta ingurumenari, produkzio ekologikoari, mintegiko produkzioari, kalitate-kontrolari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

Modulua
Orduak Ikasturtea
Botanika agronomikoa
99 1.
Mintegiaren kudeaketa eta antolamendua
198 1.
Fitopatologia
99 1.
Nekazaritzako topografia 99 1.
Nekazaritzako eta basogintzako makineria eta instalazioak
198 1.
Laboreen kudeaketa
165 1.
Laboreen plangintza
132 1.
Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea
220 2.
Lorategien eta kirol-soropilen kontserbazioa
180 2.
Ingeles teknikoa
40 2.
Laneko prestakuntza eta orientabidea
100 2.
Enpresa eta ekimen sortzailea
60 2.
Paisajismoko eta landa-inguruneko proiektua
50 2.
Lantokiko prestakuntza
360 2.
Zikloa guztira
2000

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
  • Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
  • Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Proiektu bat idazterik eskatzen ez duten lorategi-eremuen diseinatzailea.
  • Hiriko eta hiri inguruko parkeak, lorategiak eta jolas-eremuak instalatzeko lanen arduraduna.
  • Lorategiak eta parkeak (hiriko eta hiri inguruko jolas-eremuak eta natura-ingurunea) mantentzeko, kontserbatzeko eta lehengoratzeko lanen arduraduna.
  • Lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko enpresako bere konturako langilea.
  • Lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko obren arduraduna.
  • Inausketen eta zuhaitz-kirurgiako eragiketen arduraduna.
  • Baratze, mintegi eta lorategien nekazaritzako arduraduna edo langileburua, oro har.
  • Mintegi konbentzionalen zein ekologikoen arduraduna, oro har.
  • Landareak mintegian ugaltzeko lanen arduraduna.
  • Landareak mintegian hazteko lanen arduraduna.
  • Haziak eta fruituak altueran biltzeko lanen arduraduna.
  • Haziak eta zotalak ekoizteko lanen arduraduna.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Profesional hau gai izango da:

  • Lorategi-eremuak diseinatzeko, teknologia berriak erabilita eta ingurunearen ezaugarriak identifikatuta.
  • Egin behar diren lanak planifikatzeko eta antolatzeko, eta, horretarako, lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko proiektu baten atalak interpretatzeko eta aztertzeko.
  • Eragiketa topografikoak egiteko, eta, horretarako, neurtzeko tresnak eta aparatuak maneiatzeko.
  • Landare-materialaren harrera kontrolatzeko, eta, horretarako, jatorri-dokumentazioa eta osasun-egoera egiaztatzeko.
  • Berdeguneak eta kirol-zelaiak instalatzeko eta mantentzeko jarduerak, paisaia lehengoratzekoak eta landareak eta nekazaritza-produktuak ekoiztekoak planifikatzeko eta gainbegiratzeko, eta horretarako behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak antolatzeko.
  • Altuerako lanak gainbegiratzeko eta egiteko, eta, horretarako, erremintak eta makinak segurtasun-baldintzetan erabiltzeko.
  • Zuhaitz eta palmondo apaingarriak inbentariatzeko eta ebaluatzeko, eta kudeaketa-dokumentazioa egiteko.
  • Mintegiko hazi eta landareen produkzioa programatzeko, eta, horretarako, produktuen bideragarritasuna eta kalitatea bermatzen duten faktoreak aztertzeko.
  • Landareen eta instalazioen osasun-egoera kontrolatzeko, eta kontrol-metodoak programatzeko eta gainbegiratzeko.
  • Nekazaritza-produktu ekologikoak ziurtatzeko, eta araudiak adierazten dituen kontrolak egiteko.
  • Nekazaritza-produktuen eta mintegizaintzakoen uzta biltzeko, biltegiratzeko eta kontserbatzeko lanak antolatzeko, beharrezkoak diren parametroak kontrolatuta, elikagaien kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.
  • Nekazaritza-produktuak eta mintegizaintzakoak igortzeko eta garraiatzeko lanak gainbegiratzeko, eta haien baldintzak eta eraman behar duten dokumentazioa egiaztatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Familia: Nekazaritza

Iraupena: 2000 h
- Lehen urtea: 990 h
- Bigarren urtea: 1010 h

Eredua: A

Ordutegia: 8:15-14:45

Informazioa eskatu







    To top