Titulu honen konpetentzia orokorra da mendiko eta mintegietako lanak programatzea, antolatzea, gainbegiratzea eta, hala badagokio, egitea, eta, eginkizun horretan, naturaingurunea kontrolatzea eta babestea eta pertsonak ingurumena kontserbatzeko eta hobetzeko trebatzea, betiere kalitate-planak, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak eta ingurumena babestekoak indarreko legeriaren arabera aplikatuta.

 

Moduloak Orduak Ikasturtea
Botanika agronomikoa
99 1.
Fitopatologia
99 1.
Nekazaritzako topografia
99 1.
Nekazaritzako eta basogintzako makineria eta azpiegiturak
198 1.
Ingurumen-hezkuntzako teknikak
80 1.
Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa
140 1.
Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua
132 1.
Ehizaren kudeaketa
99 1.
Baso-suteen aurkako defentsa
66 1.
Mendien kudeaketa
180 2.
Natura-ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa
132 2.
Arrantza kontinentalaren kudeaketa
66 2.
Ingelera teknikoa
40 2.
Laneko prestakuntza eta orientabidea
100 2.
Enpresa eta ekimen sortzailea
60 2.
Basoa kudeatzeko eta ingurunea kontserbatzeko proiektua
50 2.
Lantokiko prestakuntza
360 2.
Zikloa Guztira 2000

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
  • Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
  • Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Suteen prebentzioko eta itzalketako unitateen koordinatzailea.
  • Basoko izurrite eta gaixotasunen aurka borrokatzeko lanak egiten dituzten enpresetako arduraduna.
  • Topografia-lanetako praktikoa.
  • Basogintzako arduraduna edo langileburua.
  • Mintegietako arduraduna, oro har.
  • Ehiza-espezieak, arrainak eta karramarroak birpopulatzeko lanen arduraduna.
  • Habitat urtar kontinentala eta ehiza-espezieena egokitzeko lanen arduraduna.
  • Harrapariak edo espezie inbaditzaileak legez kontrolatzeko jardueretan espezializatutako langilea.
  • Ehiza-kudeatzailea.
  • Landa zaintzeko lanen koordinatzailea.
  • Ehiza- eta arrain-turismoko enpresetako arduraduna.
  • Baso-agentea edo antzekoa.
  • Naturaguneen zaintzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Profesional hau gai izango da:

  • Eragiketa topografikoak egitea, neurketako gailuak eta tresnak erabiliz.
  • Altuerako lanak egitea, tresnak eta makinak segurtasun-baldintzetan erabiliz.
  • Basoberritzeko eta baso-zuzenketa hidrologikoko jarduerak planifikatu eta egitea, ingurumena hobetzen lagunduz.
  • Baso-tratamenduak programatzea, beharrezko giza baliabideak eta bitarteko materialak antolatuz.
  • Basoko produktuak aprobetxatzeko jarduerak programatu eta antolatzea, inguruko baliabideak egiaztatuz.
  • Ehizako eta uretako espezie kontinentalen habitata hobetzeko jarduerak programatzea, ingurua eta landareen eta animalien populazioak aztertuz.
  • Mintegiko hazien eta landareen ekoizpena programatzea, produktuen kalitatea eta bideragarritasuna bermatzen duten faktoreak aztertuz.
  • Basoko suteak kontrolatu eta itzaltzea, arrisku-faktoreen gainean jardunez.
  • Ingumena kontrolatu eta babestea, garatzen diren jarduerak indarreko legediaren araberakoak direla egiaztatuz.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Familia: Nekazaritza

Iraupena: 2000 h
- Lehen urtea: 946 h
- Bigarren urtea: 1054 h

Eredua: D

Ordutegia: 8:15-14:45

Informazioa eskatu







    To top