Titulu honen konpetentzia orokorra da nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak nekazaritzako eta abeltzaintzako teknikak erabilita lortzea eta ingurunearen biodibertsitatea eta egonkortasuna eta zoruaren emankortasuna hobetzea, hori guztia kalitate-baldintzetan eta betiere produkzio ekologikoari, animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko erregelamentazioa aplikatuz.

Moduloak Orduak Ikasturtea
Nekazaritza oinarriak
198 1.
Abeltzaintza oinarriak
132 1.
Labore ekologikoak ezartzea
132 1.
Tailerra eta trakzio ibilgailuak
132 1.
Nekazal instalazio eta azpiegiturak
99 1.
Landareen osasunaren oinarriak
99 1.
Nekazaritza ekologikoa
165 1.
Ingelera teknikoa
33 1.
Agrosistemaren osasun maneiua
168 2.
Nekazaritza ekologikoko produktoak merkaturatzea
63 2.
Lan prestakuntza eta orientabideak
105 2.
Entrepresa eta ekimen ekintzailea
63 2.
Abeltzaintza ekologikoa
231 2.
Lantokiko prestakuntza
380 2.
Zikloa Guztira 2000

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
  • Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
  • Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
  • Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Laborantza eta/edo abeltzaintza ekologikoan diharduten enpresa publiko zein pribatuetan, besteren kontura zein bere kontura. Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen barruan kokatzen da, honako produkzio-jarduera hauetan: frutagintza, baratzezaintza eta belar-laborantza ekologikoko ustiategiak; abeltzaintzako ustiategi ekologikoak; lorezaintza ekologikorako landareak ekoizteko enpresak; labore eta abeltzaintza ekologikoan ikertzeko eta esperimentatzeko erakundeak; nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren zerbitzurako enpresak; eskolako mintegiak eta baratzeak; produktu ekologikoak ziurtatzeko enpresak; baserri-eskolak eta natura-gelak.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak nekazaritzako eta abeltzaintzako teknikak erabilita lortzea eta ingurunearen biodibertsitatea eta egonkortasuna eta zoruaren emankortasuna hobetzea, hori guztia kalitate-baldintzetan eta betiere produkzio ekologikoari, animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko erregelamentazioa aplikatuz.
  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak muntatzea eta mantentzea.
  • Lurra prestatzea eta lurzoruaren emankortasuna mantentzea, labore ekologikoak ezartzeko.
  • Landare-material ekologikoa bitarteko teknikoak erabilita eta ezarritako plangintza teknikoari jarraiki ereitea eta landatzea.
  • Ureztatzeko sistema maneiatzea, eta, eginkizun horretan, lurzoruko mikrobio-aktibitatea mantentzea eta laboreen behar hidrikoak aseta daudela egiaztatzea.
  • Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
  • Produktu ekologikoak biltzeko eragiketak eta uzta bildu ondokoak zehaztapen teknikoei jarraiki egitea.
  • Produktu ekologikoak marketin-teknikak erabilita sustatzea eta merkaturatzea.
  • Abereak arrazionalki larreratzea, belar-, zuhaixka- eta zuhaitz-baliabideak aprobetxatuz eta agrosistema hobetuz.
  • Erlezaintzako produktu ekologikoak, ingurumen-onurak eta nekazaritzaren hobekuntza lortzea, erlauntzak produkzio ekologikoari buruzko legeriaren arabera maneiatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Familia: Nekazaritza

Iraupena: 2000 h
- Lehen urtea: 957 h
- Bigarren urtea: 1043 h

Eredua: A/B (nahasia)

Ordutegia: 8:15-14:45

Informazioa eskatu







    To top